domingo, 22 de marzo de 2020

IRAKASLEAK eta GURASOAK


EZ GAITZALA NAGIKERIAK HARRAPATU!


Iritsi da irakasleon txanda! Blog honetan irakasleon bizitza alaiagoa eta batez ere mugituagoa izateko aukera ezberdinak proposatuko dira. 

Lehenik, AKROSPORT bideo lehiaketa. Etxean zaudetenon artean bideo txiki bat egitea besterik ez duzue. Oso erraza da, akrobazia batzuk aukeratu (originaltasuna oso garrantzitsua izango da), musika dotore bat jarri eta bideoan grabatu. Batzuk, bakarrik egongo zarete, beste batzuk binaka, hirunaka edo launaka... buruari eragin eta aurkeztu zeuen bideoa. 

Lehiaketaren arauak:

  1. Partehartzaile kopurua mugagabea. Ez da zertan pertsonez bakarrik osaturiko taldea izan behar.
  2. Partehartzaileak ez dute zertan eskolakoak izan behar. Lehiaketa irekia da hau, beraz, bururatzen zaizuen orori bota erronka!
  3. Gutxienez 4 akrobazia (norberak erabaki dezala zer den egoera akrobatiko bat).
  4. Dantza pausuak puntuagarriak, baina ez nahita nahiezkoak.
  5. Originaltasuna garrantzitsua bada ere, interneten mila eredu dituzue.
  6. Bozkaketa, blogean bertan egingo da. Irekia izango da eta edonork puntua lezake. Gustoko bideo horri imintzio egitea nahikoa.
  7. Bideoak dunboagorputzhezkuntza@gmail.com helbidera edo eskolako Gorputz Hezkuntzako (garai bateko Soinketako) irakasleari watssapez bidali.
  8. Bideoa aurkezteko epea, apirilaren 5a arte izango da eta sari banaketa, eskolara bueltatzean izango da.

Eskola komunitatearen kohesiorako ideia bat besterik ez da, lehiagatik haserretzeak ez du kabidarik. ANIMA ZAITEZ!!


Jarraian DUNBOA AKROSPORT LEHIAKETAko lehiakideen bideoak:

1. Enekoren etxekoak



2. Junkal eta ahizpa


Bigarren aukera bezala, irakasleon egoera sedentarioari aurre egiteko aukera batzuk:

1. Ariketa hauek azkar egitea baino, ongi egitea komeni da. Lasai hartu eta ongi begiratu gorputza nola jarri behar den.

2. Ordu erdiko kardio programa. Ez da txantxetakoa, bi egunean behin egitearekin, sekulako aurrerapenak izango ditugu.

3. EZINEZKOA hitza erabili zaleak diren horientzat hurrengo aukera. Aulkian egiteko edo zutik egiteko, baina egiteko. Bizitza honetan, nahi izanez gero, edozer egiteko gaitasuna dugulako!



Azken aukera gisa, YOGA saioak. Oso oso gomendagarria astean behin gutxienez, yoga saio txiki bat egitea:



Ez izan alperrak eta kendu nagikeria hori gorputzetik! Zerrenda pasako dut...

Izan ongi

No hay comentarios:

Publicar un comentario