lunes, 30 de marzo de 2020

1.MAILA ETA 2.MAILA

MATERIAL BIRZIKLATUA

ZIRKUITOAK - DORREAK - JOLASAK


ASTE HONETAN, ERRONKA EZBERDINAK JARRI NAHI DIZKIZUEGU. ETXEKO MATERIAL EZBERDINEKIN JOLAS MOTA EZBERDINAK EGITEKO BIDEO SORTA IZANGO DUZUE ETA HORIEKIN BURUA ASTINDUZ ETA ETXEAN DUZUEN MATERIALA ERABILIZ, EA ZER SORTZEKO GAI ZARETEN!

KARTOIAREKIN:

PUNTERIA JOLASAK:


ADIBIDEREN BAT GEHIEGO:


OHARRA: Etxean sortzen dituzuen jolasen argazki edo bideoak  bidali! Os adjunto correo electrónico para que mandéis vuestras fotos o videos. Es opcional.  dunboagorputzhezkuntza@gmail.com


EA ZER DUZUEN ETXETIK ETA EA ZER EGITEN DUZUEN!

ONGI PASA!!!






5. ETA 6. MAILAK

ERRONKAK

Aste honetarako, erronkak gauzatzeko proposamena luzatzen dizuegu. Gure eskola kiroleko hezitzaileek eginiko bideoetan adibide ezberdinak dituzue. Ezetz denak egin!

Aurreko asteko lanetarako bezala, bideoan grabatu eta Gorputz Hezkuntzako irakasleari bidaltzera animatu (dunboagorputzhezkuntza@gmail.com). Bideo motz batekin nahikoa da. 

Erronkak:










ONGI PASA ETA ASTE BIKAINA IGARO!

AKROSPORT TXAPELKETA (AZKEN BIDEOEKIN)

DUNBOA AKROSPORT LEHIAKETA

AURREKO ASTEAN HASI GENUEN TXAPELKETAKO BIDEO ETA ARAUTEGIAK, HONA PASA DITUGU. SARRERA HONETAN, BIDEO GUZTIAK IZANGO DITUZUE IKUSGAI. EMAN ZURE BOZKA!!

AKROSPORT bideo lehiaketa. Etxean zaudetenon artean bideo txiki bat egitea besterik ez duzue. Oso erraza da, akrobazia batzuk aukeratu (originaltasuna oso garrantzitsua izango da), musika dotore bat jarri eta bideoan grabatu. Batzuk, bakarrik egongo zarete, beste batzuk binaka, hirunaka edo launaka... buruari eragin eta aurkeztu zeuen bideoa. 

Lehiaketaren arauak:

  1. Partehartzaile kopurua mugagabea. Ez da zertan pertsonez bakarrik osaturiko taldea izan behar.
  2. Partehartzaileak ez dute zertan eskolakoak izan behar. Lehiaketa irekia da hau, beraz, bururatzen zaizuen orori bota erronka!
  3. Gutxienez 4 akrobazia (norberak erabaki dezala zer den egoera akrobatiko bat).
  4. Dantza pausuak puntuagarriak, baina ez nahita nahiezkoak.
  5. Originaltasuna garrantzitsua bada ere, interneten mila eredu dituzue.
  6. Bozkaketa, blogean bertan egingo da. Irekia izango da eta edonork puntua lezake. Gustoko bideo horri imintzio egitea nahikoa.
  7. Bideoak dunboagorputzhezkuntza@gmail.com helbidera edo eskolako Gorputz Hezkuntzako (garai bateko Soinketako) irakasleari watssapez bidali.
  8. Bideoa aurkezteko epea, eskolara bueltatu arte izango da eta sari banaketa, eskolara bueltatzean izango da.

Eskola komunitatearen kohesiorako ideia bat besterik ez da, lehiagatik haserretzeak ez du kabidarik. ANIMA ZAITEZ!!


Jarraian DUNBOA AKROSPORT LEHIAKETAko lehiakideen bideoak:

1. Enekoren etxekoak

2. JUNKAL ETA AHIZPA

3. ALBA, MARCO, THIAGO ETA FAMILIA

4. IÑAKIREN ETXEKOAK


5. SONIA, AIORA ETA NAHIA


6. ARAIA, ARIADNA ETA FAMILIA

7. LIDIA ETA AMA



8. ODEI TA AMAIA



domingo, 22 de marzo de 2020

IRAKASLEAK eta GURASOAK


EZ GAITZALA NAGIKERIAK HARRAPATU!


Iritsi da irakasleon txanda! Blog honetan irakasleon bizitza alaiagoa eta batez ere mugituagoa izateko aukera ezberdinak proposatuko dira. 

Lehenik, AKROSPORT bideo lehiaketa. Etxean zaudetenon artean bideo txiki bat egitea besterik ez duzue. Oso erraza da, akrobazia batzuk aukeratu (originaltasuna oso garrantzitsua izango da), musika dotore bat jarri eta bideoan grabatu. Batzuk, bakarrik egongo zarete, beste batzuk binaka, hirunaka edo launaka... buruari eragin eta aurkeztu zeuen bideoa. 

Lehiaketaren arauak:

  1. Partehartzaile kopurua mugagabea. Ez da zertan pertsonez bakarrik osaturiko taldea izan behar.
  2. Partehartzaileak ez dute zertan eskolakoak izan behar. Lehiaketa irekia da hau, beraz, bururatzen zaizuen orori bota erronka!
  3. Gutxienez 4 akrobazia (norberak erabaki dezala zer den egoera akrobatiko bat).
  4. Dantza pausuak puntuagarriak, baina ez nahita nahiezkoak.
  5. Originaltasuna garrantzitsua bada ere, interneten mila eredu dituzue.
  6. Bozkaketa, blogean bertan egingo da. Irekia izango da eta edonork puntua lezake. Gustoko bideo horri imintzio egitea nahikoa.
  7. Bideoak dunboagorputzhezkuntza@gmail.com helbidera edo eskolako Gorputz Hezkuntzako (garai bateko Soinketako) irakasleari watssapez bidali.
  8. Bideoa aurkezteko epea, apirilaren 5a arte izango da eta sari banaketa, eskolara bueltatzean izango da.

Eskola komunitatearen kohesiorako ideia bat besterik ez da, lehiagatik haserretzeak ez du kabidarik. ANIMA ZAITEZ!!


Jarraian DUNBOA AKROSPORT LEHIAKETAko lehiakideen bideoak:

1. Enekoren etxekoak



2. Junkal eta ahizpa


Bigarren aukera bezala, irakasleon egoera sedentarioari aurre egiteko aukera batzuk:

1. Ariketa hauek azkar egitea baino, ongi egitea komeni da. Lasai hartu eta ongi begiratu gorputza nola jarri behar den.

2. Ordu erdiko kardio programa. Ez da txantxetakoa, bi egunean behin egitearekin, sekulako aurrerapenak izango ditugu.

3. EZINEZKOA hitza erabili zaleak diren horientzat hurrengo aukera. Aulkian egiteko edo zutik egiteko, baina egiteko. Bizitza honetan, nahi izanez gero, edozer egiteko gaitasuna dugulako!



Azken aukera gisa, YOGA saioak. Oso oso gomendagarria astean behin gutxienez, yoga saio txiki bat egitea:



Ez izan alperrak eta kendu nagikeria hori gorputzetik! Zerrenda pasako dut...

Izan ongi

miércoles, 18 de marzo de 2020

5. eta 6. MAILAK

KAIXO bosgarren eta seigarren mailako ikasleak!! Hemendik aurrera, blogean astean zehar egitekoak jartzen joango gara. Ez ahaztu, bizitza osasuntsu baterako, elikadurarekin batera, ezinbestekoa dela jarduera fisikoa lantzea.

Lehenik eta behin, beroketa moduan edo beste edozein momentutan aspertuta bazaudete egiteko, aukeratu gustuko ariketa ondoko bideotik:

Beroketaren ostean, lana...


Aste honetan, erronka izango duzue. Hiru aukera jarriko dizkizuegu, guztiak erritmo edota dantzekin lotuak. Hiruetako bat aukeratu eta argazki edo bideo motz (30 segundo gehienez) batzuk bidali Gorputz Hezkuntzako irakasleari!(horretarako: ikasgunea edo dunboagorpuhezkuntza@gmail.com)

Hauek dira hiru aukerak; Zumba (bakarrik edo familian), Just Dance (bakarrik edo etxekoekin) edo Akrosporteko 4 figurez osaturiko mini koreografia (etxekoekin).

ZUMBA:




JUST DANCE:



AKROSPORT: Eskolan landutako figurekin ala etxean bururatzen zaizkizuenekin, gutxienez 4 figuraz osaturiko koreografia txikia. Musika jarrita beti politagoa gelditzen da! Ahaztuta baduzue, honats figura batzuen irudiak:














Honekin guztiarekin nahikoa ez baduzue, luzaketak egiteko yoga sesio bat. Oso oso oso garrantzitsua gure gorputza eta burua behar bezala kokatu eta sentiarazteko!





Animo aste hontako lanarekin!!!

Etxean bada ere, bizitzaz eta ingurukoez gozatu!  😘  😘  😘

4. MAILA

KAIXO 4.mailako artistak!!!! zer moduz daramagu etxeko egonaldia? Aspertuta? ba jarraian aste honetan lantzeko aukera ezberdinak.

Lehenengo, beroketa bezala erabil daitezken hainbat jolas motz. Aukeratu egokien datorkizuena gero egin beharko duzuen horrentzako. Honats ideia batzuk:


Aste honetan dantzarako ekintzak jarriko ditugu. Hemen aukera ezberdinak izango dira baina aukeratu JUST DANCE bezalako bideoetatik gustukoen duzuen dantza.

1. Aukera, Aldapan Gora:


2. aukera:


Amaitzeko YOGA piska bat luzaketak egiteko:


Hemen jarritakoaz gain, pantailak baztertu eta mahai jolasetan edo abilezia jolasetan (esku jolasak...) aritzea gomendatzen dizuet; xakea, partxisa, txapak, kartak, kanikak...

Ipurdia mugitu osasuntsu egoteko!!    😉😉😉  😏

3. MAILA

KAIXO NESKA MUTILAK! Jarraian aste honetan etxetik kirol piska bat egiteko aukera ezberdinak luzatuko dizkizuegu. Anima zaitezte!

Berotzeko aukera on bat:


Aste honetan, gorputzari erritmoa jarriko diogu izerdia botatzeko. Hasieratik amaierara ezetz aguantatu!


Amaitzeko luzaketa batzuk:



Saio osoa egin ezkero, leher eginda baietz amaitu!

Hemen jarritakoaz gain, pantailak baztertu eta mahai jolasetan edo abilezia jolasetan (esku jolasak...) aritzea gomendatzen dizuet; xakea, partxisa, txapak, kartak, kanikak...

Ipurdia mugitu osasuntsu egoteko!!    😉😉😉  😏

2. MAILA

MUGI GAITEZEN!!

Lehenik, etxeko pasabidean barrena berotu!! Hemen aukera on bat:





GOAZEN DANTZATZERA!

ZUMBA DANTZA ERRAZA:



AMAITZEKO... YOGA PISKA BAT! GURE GORPUTZA KONTROLATZEN IKASTEKO!




Animatu etxekoak mugimenduan jartzen, guztion artean dena da dibertigarriagoa!

Ongi pasa!😃😃😄

martes, 17 de marzo de 2020

1. MAILA

EZ GELDIRIK EGON, MUGITU GORPUTZAK!

Lehenengo dantza pixka bat!




Pauso guztiak ikasiak? Eskolara bueltatzerakoan guztiok batera dantzatuko dugu!

DANTZA EGIN ETA GERO, YOGA PIXKA BAT ERLAJATZEKO. OSO GARRANTZITSUA GORPUTZAREN KONTROLA IZATEKO.


BIKAIN! ETXEKO GUZTIAK BATERA EGITEKO APROPOSAK!

ONGI PASA!!