lunes, 30 de marzo de 2020

AKROSPORT TXAPELKETA (AZKEN BIDEOEKIN)

DUNBOA AKROSPORT LEHIAKETA

AURREKO ASTEAN HASI GENUEN TXAPELKETAKO BIDEO ETA ARAUTEGIAK, HONA PASA DITUGU. SARRERA HONETAN, BIDEO GUZTIAK IZANGO DITUZUE IKUSGAI. EMAN ZURE BOZKA!!

AKROSPORT bideo lehiaketa. Etxean zaudetenon artean bideo txiki bat egitea besterik ez duzue. Oso erraza da, akrobazia batzuk aukeratu (originaltasuna oso garrantzitsua izango da), musika dotore bat jarri eta bideoan grabatu. Batzuk, bakarrik egongo zarete, beste batzuk binaka, hirunaka edo launaka... buruari eragin eta aurkeztu zeuen bideoa. 

Lehiaketaren arauak:

  1. Partehartzaile kopurua mugagabea. Ez da zertan pertsonez bakarrik osaturiko taldea izan behar.
  2. Partehartzaileak ez dute zertan eskolakoak izan behar. Lehiaketa irekia da hau, beraz, bururatzen zaizuen orori bota erronka!
  3. Gutxienez 4 akrobazia (norberak erabaki dezala zer den egoera akrobatiko bat).
  4. Dantza pausuak puntuagarriak, baina ez nahita nahiezkoak.
  5. Originaltasuna garrantzitsua bada ere, interneten mila eredu dituzue.
  6. Bozkaketa, blogean bertan egingo da. Irekia izango da eta edonork puntua lezake. Gustoko bideo horri imintzio egitea nahikoa.
  7. Bideoak dunboagorputzhezkuntza@gmail.com helbidera edo eskolako Gorputz Hezkuntzako (garai bateko Soinketako) irakasleari watssapez bidali.
  8. Bideoa aurkezteko epea, eskolara bueltatu arte izango da eta sari banaketa, eskolara bueltatzean izango da.

Eskola komunitatearen kohesiorako ideia bat besterik ez da, lehiagatik haserretzeak ez du kabidarik. ANIMA ZAITEZ!!


Jarraian DUNBOA AKROSPORT LEHIAKETAko lehiakideen bideoak:

1. Enekoren etxekoak

2. JUNKAL ETA AHIZPA

3. ALBA, MARCO, THIAGO ETA FAMILIA

4. IÑAKIREN ETXEKOAK


5. SONIA, AIORA ETA NAHIA


6. ARAIA, ARIADNA ETA FAMILIA

7. LIDIA ETA AMA



8. ODEI TA AMAIA



No hay comentarios:

Publicar un comentario