miércoles, 18 de marzo de 2020

5. eta 6. MAILAK

KAIXO bosgarren eta seigarren mailako ikasleak!! Hemendik aurrera, blogean astean zehar egitekoak jartzen joango gara. Ez ahaztu, bizitza osasuntsu baterako, elikadurarekin batera, ezinbestekoa dela jarduera fisikoa lantzea.

Lehenik eta behin, beroketa moduan edo beste edozein momentutan aspertuta bazaudete egiteko, aukeratu gustuko ariketa ondoko bideotik:

Beroketaren ostean, lana...


Aste honetan, erronka izango duzue. Hiru aukera jarriko dizkizuegu, guztiak erritmo edota dantzekin lotuak. Hiruetako bat aukeratu eta argazki edo bideo motz (30 segundo gehienez) batzuk bidali Gorputz Hezkuntzako irakasleari!(horretarako: ikasgunea edo dunboagorpuhezkuntza@gmail.com)

Hauek dira hiru aukerak; Zumba (bakarrik edo familian), Just Dance (bakarrik edo etxekoekin) edo Akrosporteko 4 figurez osaturiko mini koreografia (etxekoekin).

ZUMBA:




JUST DANCE:



AKROSPORT: Eskolan landutako figurekin ala etxean bururatzen zaizkizuenekin, gutxienez 4 figuraz osaturiko koreografia txikia. Musika jarrita beti politagoa gelditzen da! Ahaztuta baduzue, honats figura batzuen irudiak:














Honekin guztiarekin nahikoa ez baduzue, luzaketak egiteko yoga sesio bat. Oso oso oso garrantzitsua gure gorputza eta burua behar bezala kokatu eta sentiarazteko!





Animo aste hontako lanarekin!!!

Etxean bada ere, bizitzaz eta ingurukoez gozatu!  😘  😘  😘

No hay comentarios:

Publicar un comentario